- Gehien kontsumitu den droga heroina da.
- Cocaina gainditzen duen lehenengo aldia da 2003.urtetik.
- Arrazoia: Orain heroina erretzen da, kontsumoa garbiagoa, erosoagoa eta seguruagoa izanik.
Heroina Bilboko narcosalan gehien kontsumitzen ari den droga da. Lehen erabiltzen zen kontsumo bidea "odol bidea" edo "zain bidea" zen, hau da, seringila baten bidez, baina gaur egun, aldiz, "arnas bidea" erabiltzen ari da nagusiki.
Seringilaren arriskuak ( hies-a, infekziozko gaixotasunak, zaingorrien narriadura...) direla eta heroinaren kontsumoaren beherakada ekarri zuen Bilbon. Hala ere, orain dela urte batzuk, dorga hau arnas bidearen bidez kontsumitzen da. Horrela, heroinaren kontsumoa izugarri igon da azken 4 urteetan, droga honen kontsumitzaileen kopurua, %28,3 izatetik, %47,1 izatera pasatuz. "Gainera, toxikomano talde batzuk seringila erabiltzearen kontra daude, esate baterako, hijitoak. Beraz, orain seringilarik gabeko heroina kontsumitu ahal dutenez, droga honetara pasatu dira" Celina Paredak, Euskadiko Munduko Medikuen ordezkaria, dionez.
Narcosala, droga segurua kontsumitzeko espazio bat da, tresna higienikoekin eta laguntza sozial eta osasun laguntzarekin. Gainera, gutxi bada ere, sala hau, hainbat tailer prestatzen ditu.
"Zentru hau hilean 5 aldiz bizitatzen da normalean, baina badaude askok hilean 200 aldiz bizitatzen dutenak" Javier Ríok, zerbitzuaren kordinatzailea, dionez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario