2007-11-01

Kannabisa

Kannabisa eta eraginak


Denok dakigu zer den kannabisa ezta? Bueno, ez dakitenentzako kannabisa landare bat da, . Barietaterik ezagunenak hauek dira:

- Indica
- Sativa
- Rudelaris


Lehenengo biak kontsumorako erabiltzen dira eta azkenengoa ohialak egiteko zuntz bezala, elikagai bezala eta eraikuntzarako materialak egiteko erabiltzen da, beste erabilera askoren artean.

Kannabis landarea dioikoa da, honek arra eta emea dagoela esan nahi du eta emeak printzipio aktibo kopuru gehiago dituenez (THC), normalean kontsumitzen dena da. Gainera, oso landare gogorra da eta eguraldi aldaketak ondo jasatzen ditu, izoztea izan ezik klaro!!
Kannabisa kontsumitzeko 3 modu daude:

- Maria: THC %5 eta %10.
- Hatxisa: THC %1etik %20ra jatorrizko herrialdearen arabera.
- Hatxis olioa: THC kopuru oso altuena, %85.

Niretzako, egia esan, gustokoena hatxisa da, baina bellara erretzea ere gustokoa dut, besterik ez baldin badut. Gauza zera da, bellarra gabetarko ustea nahiago dut, lotara jun baino lehen, tontotuta geratzen nazelako, eta zerbait egin behar badut, ez na kapaz. Hatxisa dituen eraginak, aldiz, askoz gehiago gustatzen zaizkit.

Bukatzeko, emen behean duzuen zerranda irakurtzea proposatzen dizuet. Hurrengo puntu hauek dira kannabisaren kontsumoak dituen eraginak eta ez dakit zuek baina nik guztiak izan ditut:

- Erlaxatu, zoriontsu eta lagunkoi sentitzea, hau da, hitz egiteko gogoarekin.
- Dena barregarria iruditzea eta barreari ezin eustea, bereziki taldean kontsumitzen bada.
- Gose handia eta gauza gozoak jateko gogoa edukitzea, glukosak behera egiten duelako.
- Zentzumenak zorroztea, hau da, koloreak eta musika askoz hobeto jasotzen dira.
- Lasa-lasai egoteko gogoa edo kolokoi lasaia eta atsegina sentitzea.
- Inhibizioak galtzea eta gauza arraroak esatea edo egitea.
- Denboraren nozioa galtzea.
- Loak hartzea.
- Sexu-harremanetan desinhibitzea, horrelaq, sexu-harremanak denbora luzeago irauten dute.
- Begiak gorritzea.
- Bihotz-taupadak handitzea eta pultsua bizkortzea.
- Paranoiak eta kontu txarrak sentitzea.
- Ahoa lehor eta egarria izatea.
- Pertsona batzuk asko erre ostean, hurrengo egunean nekatuta eta nahastuta sentitzen dira.
- Distantzia eta gorputz- irudia eraldatzea.
- Indarra galtzea eta koordinazioan eragina izatea.
- Ahozko komunikazioa zailtzea.
- Lehenengoz kontsumitzen bada, urduritasuna, antsietatea edo paranoiak jasatea.

1 comentario:

Anónimo dijo...

aber!! pa la rubita!! soi nerea, pin!! k me encanta tu blog! es el mejor!! esas motitas i.....me encantan!!!!! i el contenido tb of course!! jeje. benga a ecuador a disfrutar eee!!!! muaks nena!!!!!!