Bueno ba, tabakoa tabakoa tabakoa.... Gaur egun gero eta jende gehiago erretzen du eta gero eta gazteago hasten dira. Zergaitik? Askok erretzen hasten dira bere ingurukoek erretzen dutelako eta esaten dute, ba bueno, probatuko dut, ez da izengo hainbesterako. Klaro klaro klaro..... Hasieran joku bat bezalakoa da eta gainera ez zaizu gustatzen erretzen ari zarena!! Estulka hasten zara.... Baina bueno, beste bat erretzea erabakitzen duzu, ea ikasten duzun. Baina gauza da, ez bazaizu gustatzen, zergaitik jarraitzen duzu erretzen??? Azkenean, konturatu gabe, egunero erretzen hasten zara. Zigarroak zure lagunei eskatu beharrean, pakete bat erostea erabakitzen duzu, total!Eta zure lagun bati zuk erositako paketea gordetzea eskatzen diozu. Etxera joan baino lehen dana ondo gorde behar duzu, zure gurasoak ezer susmatzeko, baina tontoak ez dira eh? Beraiek ere gazteak izan dira eta. Gainera, tabako usaina duzu, arropan, ulean.... Zer egin? Aixxxx..... horrela hasten da dena.
Erretzailea zarenean, egun batean, erretzeari uztea erabakitzen duzu! Klaro, intentzioak onak dira baina....ez pentsa hain erraza izango dela eh?? Lehenengo asteak bueno, ez dira hain gogorrak baina hilabete bat pasa eta gero, zer? Zerbait euki behar duzu esku tartean eta zerbait eraman behar duzu espainetara eta.... Oso zaila da tabakoa uztea, hala ere hainbatek lortu dute. Nire lagun bat tabakoa utzi du orain dela......mmmmmmm 2 urte? Bai, gutxi gora behera 2 urte direla uste dut. Eta denbora horretan ez du zigarro bat ere ez hartu! Baina hori bai, beste zeozer erretzen du, jijijijiji. Nik intentau neban baina 3 hilabete bakarrik egon nintzen erre barik.
Askotan hori gertatzen da, tabakoa uzten duzula eta porroak erretzea erabakitzen duzula. Pentsatzen duzu desberdina dela, porroak erretzea eta tabakoa erretzea desberdina dela, baina ez!!!! Hala ere, nik pentsatzen dut porroak nozbehinka erretzea, tabakoa egunero erretzea baino hobeagoa dela. Seguramente, nire burua engainatzen ari naiz baina bueno! Ez dakit, uste dut tabakoak adikzio gehiago sortzen dizula porroak baino. Zuek zer uste duzue?
Aipatu behar da, gaur egun tabakoa uzteko hainbat laguntza ditugula eta honek gauzak errezten digu. Baina....dena dago zure buruan. Zuk utzi nahi baduzu eta uzteko borrokatzen baduzu eta laguntza eskatzen baduzu, lortuko duzu. Baina gogoak jarri behar, eta ez da batere erraza.
Beraz, zuek jakingo duzue zer egin, kontsumitzen hasi, ez hasi....Kontsumitzeari utzi ez utzi.....
No hay comentarios:
Publicar un comentario